header03
DISTRICALOR ENGIE taldearen filiala da eta horrez gain, Nafarroako Gobernuak Iruñean aurkitzen den NASUVINSAren bitartez abiarazitako Txantreako Biomasa Zentralaren eta Sarearen proiektua garatzeko eta ustiatzeko lehiaketa publiko bidez hautatutako enpresa da.

Txantreako Biomasa Zentralaren eta Hiri-sarearen proiektua, Nafarroako 2014-2020 Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren Programa Eragilearen bidez finantzatutako ekintzen artetik hautatuetako bat izan da, energia eraginkorraren, energiaren kudeaketa adimendunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko bere babes bikainagatik..

Espainiako ENGIEri buruz

Espainiako ENGIEren eta bertako 1.700 profesionalen konpromisoa bere bezeroei karbono-neutraltasunerantz laguntzean datza, proiektu berritzaileak garatuz eta honako helburuak finkatuz: aurrezki ekonomikoa, energia-kontsumoa edota CO2-ren isurpen tonak murriztea. Lurralde nazional osoan presentzia izanik, Espainiako ENGIEren balio bereizgarria energiaren balio-kate osoan presente egotean datza: energiaren inguruan industria mailako sorkuntza- eta irtenbide-aktiboak finantzatzen, eraikitzen, baliatzen eta mantentzen; halaber energia-merkatuetan aktiboak eta merkataritza-trukea optimizatzeko ahalmen ugarirekin kontatuz.



Espainiako ENGIEk urtean gutxi gorabehera 4 TWh-ko elektrizitate ekoizten du, instalatuta duen 2 GW inguruko ahalmeneko aktibo berriztagarriekin kontatuz -eolikoak, eguzkiarenak eta minihidraulikoak-, ko-sorkuntzak eta bero- eta hotz-sareak barne. Era berean, karbono urriko 2 GW-etik gorako sorkuntza egiten du (Ziklo Konbinatuak). Konpainiak 6 TWh baino gehiago merkaturatzen dizkie elektrizitate, gas eta energia berriztagarrien Espainiako bere kontsumitzaile industrialei eta 50 TWh negoziatu baino gehiagorekin, elektrizitate, gas, GNL eta energia berriztagarriaren harira handizkako energia kudeatzeko negozio bat garatzen du. Bestalde, erreferentziazko agentea da epe luzerako energia berriztagarriaren salerosketa kontratuak (PPA) egituratzen eta martxan jartzen, baita energia-trantsiziorako industria-irtenbideak sortzen, diseinatzen, martxan jartzen eta baliatzen ere.

ENGIE halaber biomasa erabiltzen duten hiri-sare bidezko berokuntza-sistemetan liderra da, mundu osoan 300 instalaziotik gora izanik, horietako batzuk oso hurbil, esaterako Pau eta Burdeos. Estatu mailan berriz, ENGIE beroa eta hotza sortzeko hiri-sareen artean liderra da. Barcelona, sare horietako bat da, Iberiar penintsulako handiena, beste bat Zaragoza, ExpoAgua Zaragoza ospatzeko erabili zen espazio enblematikoan dagoena.